Irungo Eraiki Dantza Taldeak antolatuta, Bidasoaldeko Gazteen Folklore Jaialdiko emanaldi bat Altzateko plazan eginen da uztailaren 23an –eguraldi txarra egiten badu, Altzateko frontoian–. 20:00etan hasiko da saioa eta hiru taldek hartuko dute parte: Tanok (Krasnodar, Errusia); Danzas Temerí (Guanare, Venezuela) eta Eraiki Dantza Taldea.
1996an hasi zen Eraiki taldea Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia antolatzen, dantzariak saritu eta ikasturtean egindako lana zabaltzeko eta aurtengoa XIII. edizioa izanen da.