Lilulatura karriketan barna

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Ortzegun honetan, uztailak 9, liluratura ekimenari hasiera emanen zaio, eta irailaren 3ra arte bisita gidatuak eginen dira herriko karriketan barna. Liluratura testu literario, istorio ttiki, ipuin eta abarrekin, karriketan egindako bidaia literario bat da eta ez da halako zerbait egiten den lehenbiziko aldia. Lamixine Bat antzerki taldeko aktoreen laguntza izanen da horretarako.

Bisitak ortzegunero eginen dira, 19:00etan Kultur Etxetik abiatuta. Izen-ematea egun berean egin daiteke, bisita hasi baino 30 minutu lehenago arte, Turismo Bulegoan. Bi euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun