Astelehenaz geroztik, badute non gozatua Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Dindaia Fundazioak antolatutako udaleku irekietan izena eman duten 40 neska-mutikoek. 3 urtetik 8 urterako 30 haur dira eta 8 eta 12 urte bitartean dituzten bertze 10. Uztailaren 31 bitarte, adinaren arabera bi taldetan banatuta, denetariko jarduerak eginen dituzte, astelehenetik ortziralera 10:00etatik 13:00etara.
Zegozkien probak gainditu ondotik, lau gazte hauek dira begiraleak: Nahia Sagastibeltza, Ainhoa Lantz, Jon Iratzoki eta Saioa Garbisu.