Bestabusa Lesaka eta Berako bestetan

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 10a, 17:56

Aurten ere Bestabusa zerbitzua martxan jarriko da Bortzirietako bestetan. Hasiak direnak Lesakako Sanferminak dira eta Bestabusa ortziral eta larunbatean egonen da. Hau izanen dira ordutegia. Arantzatik 21:45ean eta 23:30­ean aterako da autobusa aparkalekutik; Igantzitik 22:00etan eta 23:45ean Bibiden; Etxalartik 22:15ean eta 00:00etan Landaburuan. Beratik Lesakarako autobusek Toki-Ona institutuaren parean eta Agerran eginen du geldialdia eta 22:00etan, 22:30­ean; 23:00etan; 23:30­ean; 00:00etan eta 00:30ean abiatuko dira. Itzulerako autobusa Lesakako suhiltzaileen aparkalekutik aterako da, 3:30ean eta 6:30ean Arantza, Igantzi eta Etxalarrera joateko eta 3:30ean, 4:30­ean, 6:00etan eta 7:00etan Berara itzultzeko. Berako Sanesteban bestei dagokionez, Bestabusa zerbitzua abuztuaren 1ean, larunbatarekin, egonen da. Arantza, Igantzi eta Etxalarkoek Lesakarako izanen dituzten ordutegi berak izanen dituzte Berara joateko eta lesakarrek Berakoek Sanferminetan Lesakara joateko dituztenen berdinak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun