Asteburuan bukatuko dira Lesakako Sanferminetako ekitaldiak

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Giro ederrean eta egunean eguneko ekitaldiei hutsik egin gabe, aitzinera doazi Sanferminak, eta egun gutti gelditzen zaizkie lesakarrei zein bisitariei gozatzeko. Herritarrak eta ingurukoak egun hauetan besta giroan ibili badira ere, ortziraletik aitzinera kanpoko jendea espero da. Asteleheneko txupinazoarekin hasitako besten amaiera ofiziala gaur, ortzirala, izanen da, baina bihar ere ekitaldiak izanen dira.

Ortziralean, Bikoteen Eguna

Ortziralean Bikoteen Eguna ospatuko da. 11:30ean Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak entzuteko aukera izanen da BRISAS DEL ARGA taldearekin, San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan Betizuak izanen dira, Plaza Zaharrean, IZADI txarangarekin. Arratsaldez Tren turistikoa herrian barna ibiliko da. 18:00etan Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak, BRISAS DEL ARGA taldearekin. Jubilatu eta Pentsionisten San Fermin elkarteak antolatua. 18:00etan garai batean egiten zena gogoratuz, Eskolttikitik Txakainera kalejira, Musika Bandarekin. 20:00etan Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin. Arratsaldez eta gauez musika izanen da PlazaZaharrean, JOSELU ANAIAK taldearekin. Ondotik, IZADI txaranga. 3:30ean JAI-HILAK IZADI txarangarekin.

Uztailaren 11n, ostatuek antolatua

Uztailaren 11n, larunbatean ere, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lesakako ostalariek. 16:00etan akanpalekuan kuadrilen arteko herri kirol jokoak izanen dira. 19:00etan Plaza Zaharrean, dantzaldia Garraxi taldearekin. Gauez Plaza Zaharrean, DJBULL eta ARIMA SUTAN rock taldeen kontzertua. Egun guztian karrika animazioa ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun