San Fermin Egunaren biharamunean, peñak izaten dira nagusi. Eta urteroko hitzorduari segituz horrela egin zuten atzo. Goizean elkartu eta gosaldu ondotik, danborradan atera ziren. Bazkaltzera joan, eta arratsaldean peñen jautsiera egin zuten.
Gaur ere, ortzeguna, danborrada izanen da, baina protagonistak haur eta gurasoak izanen dira.10:30ean eginen da IZADI txarangak lagunduta. 12:00etan Betizuak izan dira, Plaza Zaharrean. “IZADI” txarangarekin. Arratsaldez Komentuan “Navar Producciones”haurren ikuskizunak eginen dira: puzgarriak... 18:00etan frontoian, esku pilota partida profesionalak eta arratsaldez eta gauez musika, Plaza Zaharrean, TRAKETS ,taldearekin. IZADI txaranga kalez kale.
Ekitaldiak egitarau ofizialetik kanpo
Udalak antolatzen duen egitarau ofizialetik kanpo bertzelako ekitaldiak ere izanen dira gaur Lesakan. Goizean goizetik zikiroa erretzen hasi dira eta 14:00etan herri bazkaria izanen da. Ondotik, kantaldia izanen da.
Ortziralean, Bikoteen Eguna
Ortziralean Bikoteen Eguna ospatuko da. 11:30ean Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak entzuteko aukera izanen da BRISAS DEL ARGA taldearekin, San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan Betizuak izanen dira, Plaza Zaharrean, IZADI txarangarekin. Arratsaldez Tren turistikoa herrian barna ibiliko da. 18:00etan Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak, BRISAS DEL ARGA taldearekin. Jubilatu eta Pentsionisten San Fermin elkarteak antolatua. 18:00etan garai batean egiten zena gogoratuz, Eskolttikitik Txakainera kalejira, Musika Bandarekin. 20:00etan Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin. Arratsaldez eta gauez musika izanen da PlazaZaharrean, JOSELU ANAIAK taldearekin. Ondotik, IZADI txaranga. 3:30ean JAI-HILAK IZADI txarangarekin.
Uztailaren 11n, ostatuek antolatua
Uztailaren 11n, larunbatean ere, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lesakako ostalariek. 16:00etan akanpalekuan kuadrilen arteko herri kirol jokoak izanen dira. 19:00etan Plaza Zaharrean, dantzaldia Garraxi taldearekin. Gauez Plaza Zaharrean, DJBULL eta ARIMA SUTAN rock taldeen kontzertua. Egun guztian karrika animazioa ere izanen da.