Zubigainekoaren ondotik euren saioa eskainiko dute arratsaldean Ezpatadantzariek

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 7a

Azpilkuetan larunbatean hasi ziren

Sanferminak dagoeneko hasiak dira Lesakan, eta, asteleheneko txupinazoaren ondotik, herritarrak besta giroan murgilduta daude. Ohiturari segituz, Sanfermin Egunaren bezperan bota zuten altxaferoa, eta aurten Josefina Sagardia Kasinoko sukaldariak eta Beti Gazte Futbol Taldekoek izan zuten lehen altxaferoa botatzeko ohorea. Dena den, Sanfermin Eguna, uztailaren 7a, izaten da lesakarrentzat egunik haundiena, eta egun horretako ekitaldirik garrantzitsuena Zubigainekoa.

Bertze urte batez, dantzariek Onin errekaren bi aldeetan dantza egin dute, Pello Etxebeste kapitainaren aginduetara. Goiz-goizetik Ezpatadantzariak euren itzulia egin dute eta elizara joan dira Meza Nagusia entzutera, udal agintarien eta musika bandaren konpainian. Mezaren ondotik, ohiko prozesioa egin da eta ondotik etorri da Zubigainekoaren txanda. Onin errekaren bi aldetan Zubigainekoa eskaini dute dantzariek jende andanaren aitzinean. Onin errekatik Plaza Zaharrera joan dira eta hemen ere dantza errepikatu dute, herriko ikurra udaletxera igo aitzinetik. Arratsalde partean, 18:00ak aldera, berriz ere Ezpatadantzarien ordua izanen da. Plaza Zaharrean mutil-dantza, neska-dantza, aurreskua eta jotak dantzatuko dituzte.

Gainerako ekitaldiak

19:30ean Plaza Zaharrean, bertso jaialdia, Arrano Elkarteak antolatua: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabier Silveira, Julio Soto eta Erika Lagoma. Gai-jartzailea: Estitxu Arozena. Gauez Musika Plaza Zaharrean, “TRIKIDANTZ” taldearekin. Egun guztian, “IZADI” txaranga kalez kale.

Peñen Eguna asteazkenean, eta Haurren eta Bikoteen Egunak

Uztailaren 8an, Peñen Eguna ospatuko dute Lesakan. 9:00 Peñen gosaria izanen da. 10:00etan Peñen danborrada, “IZADI” txarangarekin. 12:00etan betizuak, Plaza Zaharrean, “IZADI” txarangarekin. 17:00etan Plaza Zaharrean “ATXIKISTAN” haur ikuskizuna. 18:00etan Peñen kontzentrazioa “IZADI” Txarangarekin, Peñen jeitsierarako. 20:30ean Plaza Zaharrean, betizuak. “IZADI” txarangarekin. Gauerdian Musika Plaza Zaharrean “IMANOL”-ekin.
Ortzegunean, uztailaren 9an, goizeko 10:30ean Haur eta gurasoen danborrada eginen da “IZADI” txarangak lagunduta. 12:00etan Betizuak, Plaza Zaharrean. “IZADI” txarangarekin. Arratsaldez Komentuan “Navar Producciones”haurren ikuskizunak: Puzgarriak... 18:00etan Frontoian, eskuzko pilota partidu profesionalak. Arratsaldez eta gauez Musika, Plaza Zaharrean, “TRAKETS”taldearekin. “IZADI” txaranga kalez kale.
Ortziralean Bikoteen Eguna ospatuko da. 11:30ean Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak," BRISAS DEL ARGA” taldearekin. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan Betizuak, Plaza Zaharrean, “IZADI” txarangarekin. Arratsaldez Tren turistikoa herrian zehar. 18:00etan Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak, “BRISAS DEL ARGA” taldearekin. Jubilatu eta Pentsionisten San Fermin elkarteak antolatua. 18:00etan garai batean egiten zena gogoratuz, Eskolttikitik Txakainera kalejira, Musika Bandarekin. 20:00etan Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin. Arratsaldez eta gauez MusikaPlazaZaharrean, “JOSELU ANAIAK” taldearekin. Ondoren “IZADI” txaranga. 3:30ean JAI-HILAK “IZADI” txarangarekin.

Uztailaren 11n, ostatuek antolatua

Uztailaren 11n, larunbatean ere, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lesakako ostalariek. 16:00etan akanpalekuan kuadrilen arteko herri kirol jokoak izanen dira. 19:00etan Plaza Zaharrean, dantzaldia "Garraxi" taldearekin. Gauez Plaza Zaharrean, “DJBULL” eta “ARIMASUTAN” rock taldearen kontzertua. Egun guztian karrika animazioa ere izanen da.

Azpilkuetan gaur azken eguna

Larunbatean, uztailak 4, txupinazo bikoitza botaz hasi zituzten Azpilkuetan Sanferminak. Jon Alkasena alkatearen ordez, Miguel Ariztia eta Aitor Iturraldek bota zituzten bestei hasiera emateko txupinazoak eta geroztik besta giroan dabiltza. Azken eguna, gaurkoa izanen da.

Goizean Meza Nagusia izan da eta eguerdian Gazte Bazkaria. Arratsaldean, berriz, 16:00etan partxis lehiaketa eta sari banaketa. 18:00etan frontenis txapelketako finala eta sari banaketa. Arratsaldean eta gauean dantzaldia Joxe Anjelekin. Goizaldera GAIXOA NI.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun