Loro, Zubi eta Saralegi omendu dituzte Taillonen

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 8a, 17:11

Luis Mari Pikabea ‘Loro’ eta Xabier Zubieta ‘Zubi’ beratarrak eta Xabier Saralegi lesakarra omendu zituzten lagun eta senideek joan den uztailaren 4an Taillon mendian. 2007ko urtarrilaren 13an mendi horretan zendu ziren hiru mendizaleak, eta haien omenez, 3.144 metro dituen kaxkora igo ziren hemendik joandakoak. Bi ordu eta erdiko igoeraren ondotik, lore-sorta tontorrean utzi zuten. Handik jautsita, Taillonerako igoera hasten den Bujaruelo inguruan segitu zuen omenaldiak. Hiru mendizaleen omenez eskultura bat paratu zuten, Santa Barbaran orain dagoenaren antzekoa, baina tamainaz ttikiagoa. Gavarnie inguruan bazkaria eginez, bukatu zituzten eguneko ekitaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun