Hip-hop funky eta tatoo ikastaroak antolatu ditu Berako Labiaga ikastolak

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 3a, 17:14

Uztailaren 8a baino lehen apuntatu behar da

Berako Labiaga ikastolak bi ikastaro antolatu ditu uztailerako, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz.
Hip Hop eta Funky ikastaroa uztailaren 13, 15, 17, 20 eta 22an emanen da Berako Kultur Etxean, 11:30etik 13:00etara. Apuntatzeko epea uztailaren 1etik 8ra arte irekia dago, 012 telefonora deituz eta 2 euro ordaindu beharko da.
Tatoo ikastaroa, berriz, uztailaren 14, 16, 21, 23 eta 24an emanen da Berako Kultur Etxean, hau ere 11:30etik 13:00etara. Hemen ere 012an apuntatu behar da uztailaren 8a baino lehen, 2 euro ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun