Mugabeclown ikastaroa eginen da asteburuan Berako Alkeberean

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 24a

Alkeberean, Larunen magalean eginen da ikastaroa. TTIPI TTAPA

Norberaren clowna lehen aldiz topatzeko helburuarekin

Mugabeclown taldeak antolatuta, 16 orduko ikastaroa eginen dute asteburu honetan, ekainaren 27 eta 28an, Berako Alkeberea landetxean, norberaren clowna lehen aldiz topatzeko izenburupean, bereziki inoiz esperientziarik izan ez duten pertsonei bideratua. Ikastaroaren prezioa 250 eurokoa izanen da (egoitza mantenu osoan eta ikastaroa barne). Informazio gehiagorako eta izena emateko: (0034) 948 631162 telefonora deituta edo www.uhartean.com webgunean.
Animazioa Ramon Albisturren esku izanen da eta gestioa eta sukaldaritza Esther Carrizoren gain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun