100 urte bete ditu Frantxiska Altzurik

ttipi-ttapa 2009ko eka. 23a, 13:26

TTIPI TTAPA

Frantxiska Altzuri Mitxelenak ekainaren 4an ehun urte bete zituen. 1909an sortu zen Senberro baserrian; zortzi senideetatik zaharrena da. Gero, Osildekobordara, ondoko baserrira, ezkondu zen. Bi alaba, zortzi biloba eta zortzi birbiloba ditu. Gaur egun, bere alaba, suia eta hiru bilobekin bizi da Osildekobordan bertan. Ekainaren 4an, eguerdian meza ttiki bat egin zuten etxean eta ondotik familian bazkaria egin zuten. Ederki ospatu zuten. Argazkia ospakizun egunekoa da, Frantxiska bere senitartekoekin ageri da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun