Bertze urte batez, Frontenis Txapelketa antolatu du Ekaitza Elkarteak. Bi kategoritan eginen da, emakumezkoena alde batetik, eta gizonezkoena bertzetik. Uztailean hasiko da txapelketa eta partidak asteburuetan jokatuko dira. Finalak, berriz, uztailaren 25ean eginen dira. Antolatzaileek iragarri dutenez, sari ederrak izanen dira. Izena eman nahi duenak ortzegun hau, ekainak 25, izanen du horretarako azken eguna. 699 012012ra edo 650 324046ra deitu beharko du. Bikoteko 10 euro ordaindu behar dira. Joan den urtean arrakasta haundia izan zuen txapelketak, 20 bikote aurkeztu baitziren. Ea aurtengoan ere animatzen den jendea!