Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Dindaia fundazioak antolatutako udaleku irekiek harrera ona izan dute herrian. Azken urteetan bezala, udako oporraldian goizero zer egin izanen dute gaztetxoek. Aurten 15 neska-mutikok eman dute izena eta taldean gehienbat hiru eta bederatzi urtekoak dira. Txangoak, eskulanak, tailerrak, jolasak… denetarik egin eta ikasiko dute uztailaren 6tik 31ra bitartean. Begiraleen laguntzaz, uztaileko astetarteko goizak beteak izanen dituzte.
Bertzalde, bestetako dantzak entsaiatzen ere buru-belarri ari dira. Aspertzeko asti gutti, beraz!