Goiko Karrika eta Karrika Nagusia moldatzeko lanak besta ondotik hasiko dira

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 23a, 13:02

Ekainaren erdialdera hastekoak baziren ere, azkenean gibeleratu behar izan dira

Aitzineko alean aipatu genizuen moduan, Sasoi Eskabazioak enpresak eginen ditu Goiko Karrika eta Karrika Nagusia konpontzeko lanak. Hasiera batean, joan den astean lanekin hastekoak baziren ere, Sasoi enpresak Udalari obrak besta egunetarako akautzea zaila ikusten duela adierazi dio. Beraz, karriketako moldatze lanak Amabirjin besten ondotik hastea erabaki dute, Udalak bando baten bitartez argi eta garbi zabaldu duen bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun