‘Badakizue, egizue!’ jaialdia eginen da Sanjuan bezperan Lesakan

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 23a

Badakizue egizue ekitaldia iragartzen duen kartela. TTIPI TTAPA

Herriko Euskara Batzordeak antolatua, "euskaraz jakin arren erdaraz solasten duen belaunaldiari begira"

Lesakako Euskara Batzordeak «euskaraz ongi jakin arren, erdaraz solasteko ohitura duen belaunaldiak kontzientzia hartzera zuzenduta» jaialdia antolatu du ekainaren 23an, Sanjuan bezperan, “Badakizue, egizue! Izenburupean”. 19:00etan, Albistur karrikako etxeen izenak paratuko dira, joan den urtean Plaza Zaharrekoekin egin zen bezalaxe. Izan ere, herriko etxe gehienek bere izena badute eta ez zenbaki soila. Etxe izen horiek gainera, jabearen izaera edo bertze ezaugarri batzuk adierazten dituzte eta belaunaldi gazteenek izen horiek ikastea eta erabiltzea da Euskara Batzordearen helburua.

Arratsean jaialdia komentuko atarian

Arratsean, berriz, komentuko atarian Sanjuan sua piztuko da eta kukaña, ostatua, txistorra jatea, txalaparta, bertsoak eta Eutsi musika taldearen kantu zaharren emanaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun