Bizikletaz ibiltzeko eta bide heziketa tailerrak

Aitor AROTZENA 2009ko eka. 22a, 17:39
TTIPI TTAPA

Bizikletaz ibiltzeko eta bide heziketaren inguruko tailerrak egin dira, Added-Value-Intelligent Energy Europe proiektuaren barrenean. Ekainaren 10ean, Oraintxe enpresako kide batek bizikletaz ibiltzeko aholkuak eta arauak eman ondotik herrian barna ibilaldia egin zuten. Irain eskolan ere, ikasturtean ikasitakoari adibide praktikoa jarri zioten ekainaren 12an, Mapfreren eta Semper autoeskolaren laguntzaz jarritako zirkuituekin. Eskolako ikasleak, mailaz maila banatuta, Mapfreko adituen aholkuak aditu zituzten eta zirkuitoan barna, trafiko arauek eta semaforoek agindutakoa segituz ibilbidea osatu zuten. Herriko albintearen azalpenak ere erne segitu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun