Ingurumenaren nazioarteko egunaren harira –ekainak 5–, Cederna Garalur Elkarteak ekoeragileen lehiaketa zabaldu zuen Nafarroako Mendialdeko institutuei zuzenduta. Internet erabiliz ikasleek ingurumenaren babesari buruz solastu, eztabaidatu eta lan egin behar izan zuten. Lau ikastetxek hartu zuten parte eta irabazleak Toki Onako DBHko 2. D mailakoak izan ziren. Hilaren 11n hartu zuten saria.