Gidatzeko baimena ateratzeko Donostian azterketa teorikoa euskaraz egin duten lehenbiziko hiru ikasleak Berakoak dira. Hain zuzen, Semper autoeskolaren eskutik, Ruben Zapiain eta Gorka Tolosak apirilaren 16an gainditu zuten euskarazko azterketa, lehenbizikoan, eta bertze horrenbertze egin zuen apirilaren 30ean Unai Igoak. Semper autoeskolako Carlos Semperrek aipatu digunez, «Debagoienako Mankomunitateak atera zuen materiala aspaldian euskaraz eta gure inguruan orain ikasle gehienak euskaraz ikasitakoak direla kontuan hartuz, hemen erabiltzea pentsatu genuen». Hiru ikasleak ere gustora daude, batez ere teorikoa lehenbizikoan atera baitute.