Eltzaurdia auzoko uren kloratzea

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 22a

Eltzaurdiko auzotarrentzako ura kloratzeko egitasmoa uztailerako martxan izanen da. Hala adierazi dio Josu Iratzoki alkateak Ttipi-Ttapari. Koloratzailea Usategietan paratuko da baina hasieran ezarriko dena probisionala izanen da. Behin betikoa Ibardinera ura eramateko proiektuarekin batera zehaztuko da, Iratzokiren hitzetan, «seguraski hurrengo urtean». Behin behineko proiektu honen gastua 9.000 euro ingurukoa izanen da. Gastua zehatz zenbatekoa izanen den Ibardinera ura eramateko proiektuarekin jakinen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun