Sanesteban bestetan ateratzen den erraldoien konpartsa indartzeko, eta talde iraunkorra sortzeko deialdia egin du Kultur Batzordeak. 18 urtetik goitiko herritarrekin erraldoiak dantzatzeko taldea osatzea da helburua eta horren harira, ikastaroa ere antolatu du, erraldoiak nola dantzatu erakusteko. Ikastaroa dohainik izanen da eta hiru larunbat goizetan izanen da: uztailaren 18an eta 25ean eta abuztuaren 1ean.
Ikastaroan izena eman nahi duenak ekainaren 30a baino lehen egin beharko du, 012 telefonora deituta.
Bertzalde, aipatu, erraldoi berriak egiteko lanak ere hasiak direla, eta 2010eko bestetarako prest egonen direla.