Urtero Berako Sanesteban bestetan ateratzen den erraldoien konpartsa indartzeko, eta talde iraunkorra sortzeko deialdia egin du Berako Kultur Batzordeak, eta horretarako, ikastaroa antolatu du, erraldoiak nola dantzatu erakusteko. 18 urtetik goitiko edozein beratarrek parte hartu dezake erraldoiak dantzatzeko ikastaroan. Ikastaroa doan izanen da eta bertan parte hartzeko izena eman behar da ekainaren 30ª baino lehen, 012 telefonora deituz.
Ikastaroa larunbat goizetan
Ikastaroa uztailaren 18an, 25ean eta abuztuaren 1ean eginen da, larunbat goizetan. Berako Kultur Batzordetik jendea animatzeko eta Bran erraldoien konpartsa bultzatzeko dei berezia egin dute.