Nafarroako Herrien arteko txapelketan, Igantzi eta Baztanek finala jokatuko dute ekainaren 20an, larunbat goizeko 11etatik aitzinera Igantzin.
Hiru kategoriatan
Umeen kategorian, Igantziko Biltokiko Jokin Mitxeo eta Enaitz Telletxea, Baztango Txarutako Elur Meoki eta Ibon Irazokiren kontra ariko dira. Kimuak mailan, Igantziko Biltokiko Oihan Canabal eta Peio Migelena. Txarutako Mattin Asiain eta Iñaki Ansóren kontra eta haurren kategorian, Igantziko Biltokiko Unai Telletxea eta Mikel Begino, Txarutako Iñaki Azpiroz eta Dario Trantxeren kontra.