2009-10 ikasturterako matrikula epea ekainaren 29tik uztailaren 14ra irekiko du Lesakako Musika Eskolak

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 17a

Lesakako musika eskolako ikasleak emanaldi batean. TTIPI TTAPA

Baja eman edo aldatu nahi dutenek ekainaren 17tik 24ra deitu beharko dute

Lesakako Udal Musika Eskolak 2009-10 ikasturtean ikasle berriak matrikulatzeko epeak ekainaren 29tik uztailaren 14ra eta irailaren 1etik 10era irekiko ditu. Horretarako 012 telefonora deitu beharko da. Bertze urtetan bezala, Musika eskolak 2008-09 ikasturtean ikasle izan direnak automatikoki matrikulatuko ditu heldu den ikasturterako ere, plan pedagogikoaren eta ikasgai ezberdinetan lortutako kalifikazioaren arabera. Horregatik ez dute 012ra deitu beharrik izanen. Hori bai, baja eman edo aldaketaren bat egin nahi duten ikasleek ere ekainaren 17tik 24ra deitu beharko dute. Modu berean, Musika eta Mugimendua II ikasi behar duten ikasleek ere deitu beharko dute 012ra, musika-tresna aukeratu behar baitute.

Musika tresna aukera zabala

Musika-tresna aukera zabaka eskainiko du aurten ere Musika Eskolak: eskusoinua, saxofoia, klarinetea, zeharkako txirula, kitarra, kitarra elektrikoa, tronpeta, tronboia, tronpa, txistua, trikitixa eta perkusia. Gainera, 13 urtez goitiko ikasleek tresna herrikoiak (txirula, ttun.ttun, alboka…), bonbardinoa eta teklatu elektrikoa hartzen ahal dute. 13 urtez goitiko ikasleek aukerako ikasgaiak ere izanen dituzte, hala nola, armonia, kultura musikala, talde instrumentala, Ganbara-Musika, talde korala edo pop-rock taldea, azken hau izen emandako ikasle kopuruaren arabera.

Heziketa berezia eta helduak

Aipatzekoa da heziketa berezia duten haurrentzat egokiturako klaseak eskaintzen direla Musia Eskolan eta aitzineko urteetan bezala, jende helduari arreta berezia jarriz, hainbat eskaintza berezi plazaratu dituztela
Edozein zalantza argitzeko 012ra edo Lesakako Herriko Etxeko 948 637005 telefonora edo 618 264659 telefonoetara deitu behar da eta www.lesaka.net ere egiten ahal da kontsulta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun