Lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko programaren barnean bi ekitaldi izanen dira aste honetan Bortzirietan

ttipi-ttapa 2009ko eka. 16a, 12:27
Beiruteko bortz emakumeren bizipenak ageri dira "Caramel" filmean TTIPI TTAPA

Astearte arratsean filme emanaldia Beran eta ortzegunean solasaldia Lesakan

Lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko Bortzirietako bigarren itun mankomunatuan antolatutako egitarauaren barrenean bi ekitaldi izanen dira aste honetan. Ekainaren 16an, astearte arratsaldeko 20:00etan, “Caramel” filmea ikusi eta zine-foruma izanen da Berako Kultur Etxean, IPES elkarteak emana. 2006an Nadine Labaki Libanoko zuzendariak egindako filme honetan, Beiruteko edertze areto batean biltzen diren bortz emakumeren bizipenak agertzen dira eta emakumeek gizonetaz, sexuaz, ezkontzaz eta zoriontasunaz solasten dute. Hainbat sari lortu ditu filme honek.

Ortzegunean solasaldia Lesakan

Ekainaren 18an, ortzegun arratsaldeko 20:00etan, “Lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko proposamenak, erronkak eta eskubideak” solasaldia izanen da Lesakan, udalak Antoiu 27ko bigarren solairuan duen aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun