Nafarroako Merkatarien Elkarteak antolatutako “Hobeto erosteko elkartuak” merkatarien jardunaldien barrenean, solasaldiak izanen dira ekainaren 16an, asteazken, arratsaldeko 15:00ettaik aitzinera Lesakan, udalak Antoiu 27an daukan egoitzan. Zehazki, 15:00etan, “Erosketa zentral batean sartzea interesatzen zait?” galderari erantzuten saiatuko da solasaldi baten bitartez Beatriz Martinez, FCNko teknikaria. 15:45ean erosketa zentral bati atxikitako merkatarien kontaketaz ariko dira Kaxerna elektrogailu dendako Javier Eneterreaga eta Bera Informatikako Javier Ubiria.
Ikurriña eta bertze euskal ikurrak asteazkenean
Ekainaren 17an, asteazken arratsaldeko 20:00etan, “La ikurriña y otras banderas vascas” solasaldia eskainiko du gazteleraz Aitor Yuste Arijak, Antoiu 27ko aretoan, Lesakako udalak antolatutako ekitaldian