Berako Labiaga Ikastolaren Eguna ekainaren 21ean ospatuko da

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 10a

Bazkarirako txartelak ekainaren 16a baino lehen eskuratu behar dira

Berako Labiaga ikastolak ikasturte akaberako besta antolatu du ekainaren 21ean eta guraso, bazkide, ikasle, ikasle-ohi eta nahi duten guziei gonbidapena zabaldu die.

Ekainaren 19an ere zenbait ekitaldi

Egun handia ekainaren 21a, igandea, izanen bada ere, ortziralean, ekainaren 19an, arratsaldeko 16:30ean Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek Kultur Etxean antzerkia eskainiko dute. Ondotik, Eztegarako ikastolan txokolatada eskainiko da eta zeliakoentzat ere berendua izanen da, baita jokoak, musika, bideoa eta bertze ekitaldiak. Ikasleek egindako eskulanen erakusketa ere eginen da Eztegarako ikastolan.

Ekainaren 21ean egun handia

Ekainaren 21ean, berriz, goizeko 11etan multikirolarekin abiatuko da egitaraua. 12:00etan ipuin kontalaria izanen da Altzateko ikastolan Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta ordu erdi beranduago, leku berean, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izanen da ipuin kontalaria. 14:00etan “gure sukaldariek prestatutako bazkaria izanen dute. Helduek marmitakoa, bildotsa entsaladarekin, edaria, kafea, kopa eta izozkia izanen dute eta haurrek espagetiak, bildotsa, freskagarria eta izozkia.

Txartelak ekainaren 16a bitarte salgai

Txartelak Altzateko ikastolan salgai daude astelehenetik ortziralera, goizeko 9:00etatik 15:00etara. Helduek 16 euro ordaindu beharko dute eta 16 euro bitarteko neska-mutikoek 7 euro. Labiaga ikastolatik jakinarazi dutenez, izena emateko epea ekainaren 16an, asteartean bukatuko da eta egun horretatik aitzinera ez dira izen emateak onartuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun