Aitzineko alean iragarri bezala, Zahar Txokoko bazkideek elkarrekin pasako dute Sanjuan Eguna. Eguerdian Sanjuan Xarren izanen den mezaren ondotik, 13:30ean bazkaria izanen dute egoitzan. Bazkalondoa alaitzeaz, berriz, Salvador Madariaga eta Bittor Elizagoien bertsolariak eta Lesakako Salvador Madariaga akordeoilaria arduratuko dira. Gogoratu, bazkarian parte hartu nahi duenak ekainaren 12a duela izena emateko azken eguna.