Aurten ere oporretan kanpora joateko prestaketak hasiak dira herrian. Sitgesera (Katalunia) joatea proposatu da, abuztuaren 23tik 29ra, eta interesa duenak ekainaren 12a baino lehen izena eman beharko du telefono honetara deituz: 948 634030. Bidaia autobusez eginen da eta astebeteko egonaldia lau izarreko hotel batean eginen da.