Eskolako neska-mutikoak irrati esatari

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 9a

Joan den asteazkenetik ortziralera, Xorroxin Irratiko unitate ibiltaria eskolan egon zen. Goizean 10:00etatik 12:00etara irratsaioak egin zituzten ikasleek: albisteak, errezetak, elkarrizketak, zorion agurrak… eta bertzelako tarteak uhineratu zituzten. Ederki pasatu zutelakoan gaude!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun