Noticias de Navarra egunkarian Nafarroako ikastetxeentzako tokitxo bat gorde ohi dute noizean behin. Ikasleak izaten dira kazetari eta eurek nahi duten gaia lantzeko aukera izaten dute. Igantziko eskolakoko hirugarren zikloko neska-mutikoek ere aukera aprobetxatu eta horixe egin dute. Ttipi-Ttapari buruz aritu dira eta ekainaren 19ko alean argitaratuko da.