Tradizio haundiko besta izaten da sasoia ailegatzearekin batera, Sanjuan Xarren egiten dena. Herriko zein kanpoko jende aunitz biltzen dituena. Aurten ere hala izanen da. Sanjuan Egunarekin, ekainak 24, hasiko da urteroko besta. Egun horretan 12:00etan Arantza eta Igantziko apeza den Martin Legarrak meza emanen du eta ondotik herriko dantzariek euren saioa eskainiko dute. Ohiturak agintzen duen bezala, oinak busti edo hiru iturrietatik ura edateko aprobetxatuko dute eguna bildutakoek. Horrez gain, tragoxka bat hartu, pintxoa jan edo erroskilak erosi nahi duenak ere izanen du horretarako aukera. Hortik aitzinera uztaileko igande guztietan izanen da besta eta aldi guztietan 12:00etan izanen da meza, Salvador Madariaga eta Bittor Elizagoien, Arantza eta Arraiozko bertsolariekin.