Virginia Etxepareren kartelak iragarriko ditu Sanferminak

Aitor AROTZENA 2009ko ekainaren 9a

Egun gorriak kartela eta Nora joan da? programako azala. Biak Virginia Etxeparek eginak. TTIPI TTAPA

Programarako azal lehiaketa ere herriko gazteak irabazi du

Sanferminak iragarriko dituen kartela Virginia Etxepare Triguerosek egindakoa da. Beraz, beretzat izanen dira lehiaketako irabazleari zuzendutako 500 euroak eta gainera, Egun gorriak bere lana argitaratua ikusiko du. Hori gutti balitz, programarako portada lehiaketako 500 euroko saria ere berak eskuratu du , Nora joan da? lanarekin. Programaren kontrazalean agertzeko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako marrazki lehiaketa, berriz, Tantirumairu ikastolako 6. mailako Maite Odriozola Muxikak irabazi du. Eskola materialean erabiltzeko 300 euroko balea izanen du. Kartel lehiaketara hiru lan eta azal lehiaketara bederatzi aurkeztu dira aurtengoan eta lesakarrek, beraien iritzia emateko aukera izan dute, Burniaren Etxean paratu den erakusketan edo Internet bidez botoa emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun