Estitxu Arozenak Euskarabilak antolatutako Basauriko ipuin erotikoen lehiaketa irabazi du, SMS moreak lanarekin. Uxue Alberdi, Harkaitz Zubiri eta Edorta Jimenez epaimahakideen arabera, «apaingarririk gabe ongi kontatutako historia» da. 25 lan aurkeztu ziren lehiaketara (11 emakumeek idatziak) eta Estitxuk 500 euro eskuratu ditu.