Joxe Esteban Telletxea Zalain Zokoko arrantzale ezaguna hilik topatu zuten maiatzaren 31ko goizean Endara zentraleko kanalean. 78 urte zituen eta aski ezaguna zen, izokin arrantzan aritzeagatik eta aunitzetan Bidasoako Lehenbizikoa atera zuelako. Itxura batean, irristatu edo zorabiatu eta kanalera erori zen. Handik urak zentraleko arraztelu aldera bultzatu zuen eta bertan agertu zen gorpua.