Labiaga ikastolak Comeniusen barne garatzen ari den Euro Traditions proiektua dela eta, Estoniara bidaia egin zuen maitzaren 27tik 31ra. DBHko hiru ikaslek hartu zuten parte –Alaitz Agilar, Patti Etxegarai eta Mikel Esnaolak– bertze ikastetxeetako ikasleekin batera. Türi hirian dago Estoniako eskola eta hau bisitatzeaz gain, hainbat toki ezagutzeko aukera izan zuten. Hurrengo ikasturte hasieran, urri aldera, Italia, Alemania, Turkia eta Estoniako lagunei ongi-etorria egitea egokituko zaie Labiaga ikastolakoei.