Euskarak elkartzen gaituelako UEMA eguna eginen da larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 9a

Goizean goizetik ekitaldiak izanen dira

Euskarak elkartzen gaituelako lelopean urteko besta haundia egiteko Bera aukeratu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Goizean goizetik izanen dira ekitaldiak. Txistulariak eta txaranga karriketan barna ibiliko dira. 11:15ean herri kirolak izanen dira Altzateko plazan. 11:30ean harrera instituzionala eginen da Kultur Etxean eta 13:00etan ekitaldi nagusia Altzateko plazan. 14:30ean zikiro jatea eginen da Altzateko frontoian eta 15:30ean haurren txokoa zabalduko da Ikastolan. Horrekin batera, 17:00etan Pello Añorga ipuin kontalariak Kontu zahar eta berriak ipuina kontatuko du eta 18:00etan dantzaldia izanen da Garraxi taldearekin Altzateko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun