Bortzirietan Bai Euskarari ziurtagiriak banatuko dira larunbatean Beran

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 5a, 14:30
2007an egin zen Bai Euskarari azken ziurtagiri banaketa. TTIPI TTAPA

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da ekitaldia Kultur Etxean

Larunbat honetan, ekainaren 6an, Bortzirietako Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia eginen da Berako Kultur Etxean, arratsaldeko 20:00etan. Ziurtagiriaren Elkarteak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bortzirietako hainbat enpresa, saltoki eta era guztietako entitateri Bai Euskarari Ziurtagiri berritua banatuko diete.

Joseba Olagarai izanen da ekitaldiaren aurkezlea eta Rober Gutierrez, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak eta Ramontxo Elgorriaga, Euskara Mankomunitateko lehendakariordeak hartuko dute parte, ziurtagiria jasoko duten elkarte, erakunde, talde, enpresa eta saltokiekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun