Berako Labiaga ikastolako hiru ikasle Estonian izan dira maiatzaren 27tik 31ra

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 4a

Alaitz Aguilar, Patti Etxegarai eta Mikel Esnaola Estonian, Europako bertze herrialdetako ikasleekin batera. TTIPI TTAPA

Comeniusen barrenean garatzen ari den Euro Traditions proiektua dela eta

Berako Labiaga ikastolak Comeniusen barrenean garatzen ari den Euro Traditions proiektua dela eta, Estoniara bidaia egin zuen maitzaren 27tik 31ra. Bertan, Labiaga ikastolako DBHko hiru ikaslek hartu zuten parte proiektu horren barrenean kideak diren bertze eskoletako hainbat ikasleekin batera, Zehazki, Alaitz Aguilar Lazkanotegi, Patti Etxegarai Altuna eta Mikel Esnaola Urkia izan ziren Labiagatik Estoniara joandakoak.

Estonia ezagutzen

Türi hirian dago Estoniako eskola eta hau bisitatzeaz gain, hainbat hiri eta toki ezagutzeko aukera izan zuten, bertzeak bertze: Tallin, Estoniako hiriburua, Vjlandi hiria, JR Jakobson-en baserria eta haren ingurukoak. Honekin batera, ikastolako ikasleek Kultura eta folk jaialdi eta desfile batean ere, parte hartzeko aukera izan zuten. Esperientzia eta bidaia aberasgarria dudarik gabe!

Urrian Europako ikasleak Berara

Hurrengo ikasturtearen hasieran, urria aldera, Labiaga ikastolari egokituko zaio Italia, Alemania, Turkia eta Estoniako lagunei ongi etorria egitea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun