Irailaren 26an eginen da aurten Berako Kirol Eguna

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 3a

Hainbat kirol ikusteko eta praktikatzeko aukera ematen du Berako Kirol Egunak. TTIPI TTAPA

Normalean ekainean egiten bazen ere, aurten gibeleratu egin du Udal Kirol Batzordeak

Azkeneko urteetan ekainean egin bada ere, aurten irailaren 26an eginen da Berako Kirol Eguna, Berako Udal Kirol Batzordetik jakinarazi dutenez.

Bi helburu nagusi

Kirol Eguna, Berako Udal Kirol Batzordetik jakinarazi dutenez. Aurtengo Kirol Egunarekin bi helburu nagusi bete nahi dituzte: Berako kirol elkarte guzien inplikazioa antolakuntzan alde batetik, eta kirol elkarte bakoitzak 2009-2010 denboraldirako kaptazioa egitea jendearen artean, norberak lantzen dituen kirolak erakutsiz Berako Udal Kirol Batzordetik aipatu dutenez, “zuen kolaborazioa espero dugu, denentzako egun polit bat antolatzeko, eta Berako herriak bertan egiten diren kirol guztiak ezagutu ditzan”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun