Txoko-Txiki sariak banatu ditu Tantirumairu ikastolak

Utzitako argazkiak 2009ko maiatzaren 28a

TTIPI TTAPA

Tantirumairu ikastolak XXXI. Txoko-Txiki ipuin lehiaketako sariak banatu zituen maiatzaren 15ean. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik seigarren mailara bitarteko ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketan, Uxue Urroz, Uxue Mesa, Olaia Telletxea, Ganix Arruti, Haizea Etxeberria eta Maite Odriozola suertatu ziren irabazle. Ipuinen ilustrazio lehiaketan, berriz, Garazi Migeltorena, Nerea Ordoki, Irantzu Goienetxe, Andrea Lasaga, Ane Otxoteko eta Bixen Telletxea izan ziren saridunak, mailaz maila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun