Politikaren judizializazioaren kontrako bilkura

Aitor AROTZENA 2009ko mai. 28a, 15:31
TTIPI TTAPA

Lesakako Onin, EA eta Ezker Abertzalearen artean adostutako adierazpenarekin bat eginez Politikaren judizializaziorik ez, konponbidea orain! lelopean 150 bat lagun bildu ziren Plaza Zaharrean maiatzaren 15ean egindako kontzentrazio isilean. Sanferminetako txoznen inguruan burutzen ari den ikerketa bat dela eta, Audientzia Nazionalaren irekita dauden diligentzien harira, Guardia Zibilak sei lesakar inputatu ditu, «delitua eta jasan ditzaketen ondorioak oraindik orain argitu ez direlarik». Aipatzekoa da sei lesakarrek joan den ortzegunean deklaratu behar izan zutela Madrilen, Audientzia Nazionalean eta egun berean bueltatu ziren etxera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun