Keinu Leihoak antzerki zikloa abiatuko da larunbat arratsaldean Lesakan

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 28a

Maiatzaren 23an abiatu zen aurtengo Keinu Leihoak antzerki zikloa, Mairu antzerki tailerraren Errege, soldadoa eta bufoia antzezlanarekin. Larunbatean, maiatzak 30, 20:30ean Azeri taldearen Txanobarragorro antzezlana ikusteko aukera izanen da komentuan. Ekainaren 5ean, ortzirala, 22:00etan, azkenik, Kili Kolo Antzerki taldeak Patetik Kabareta eskainiko du Arrano elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun