Ekainerako hainbat ekitaldi prestatu ditu San Fermin erretiratuen elkarteak

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 28a, 15:27

Keinu Leihoak zikloak segida izanen du datozen larunbatetan

San Fermin erretiratuen elkarteak ekainera begira hainbat ekitaldi antolatu ditu. Ekainaren 9, 10 eta 11n, karta jokoak izanen dituzte eta mus, seien eta despiste txapelketak jokatuko dituzte, hurrenez hurren. Ekainaren 12rako toka, igela eta bolo txapelketak prestatu dituzte eta ondotik, hameketakoa izanen dute. Ekainaren 13an, Urkiolako erromeriara joateko asmoa dute 75 bat lagunek. Izena emateko epea zabaldu eta berehala bete zen autobusa. Goizean 7:30ean abiatu eta Arrasaten barna ailegatuko dira Urkiolara, bertako ferian parte hartu, eskulangileen lanak ikusi eta erosi eta erromeriako giroan murgilduko dira. Erandion bazkaldu ondotik, Barakaldora joanen dira, Ikea denda bisitatzera. Ekainaren 24an, azkenik, San Juan Xarrera ohiko ateraldia eginen dute San Fermin elkartekoek. Oinez joan nahi dutenek 9:30ean izanen dute hitzordua elkartean eta autobusean joateko 11:00etan. San Juan Xarren meza aditu ondotik, bazkaria Arantzako Burlada jatetxean izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun