Estitxu Arotzena lesakarrak Euskarabila elkarteak antolatutako Basauriko ipuin erotikoen lehiaketa irabazi du, «SMS moreak» lanarekin. Uxue Alberdi, Harkaitz Zubiri eta Edorta Jimenez epaimahakideen arabera, «apaingarririk gabe ongi kontatutako historia» da. Zehazki, "egoera sinesgarri bat sinesgarritasunez kontatua. Apaingarririk gabe, baina ondo kontatua. Tonua mantentzen du" diote epaimahaia osatu duten hiru idazleek.
25 idazlan
25 lan aurkeztu ziren lehiaketara, horietatik 11 emakumeek idatziak. Idazleen banaz bertzeko adina 30 eta 40 urte artekoa da, baina badira idaztera animatu diren 18 urteko gazteak ere. Lanen jatorriari dagokionez, 15 lan bizkaitarrenak izan ziren, 7 gipuzkoarrenak, 2 nafarrenak eta 1 arabarrarena. Estitxuk 500 euro eskuratu ditu, lehen saritzat. Bigarren saria, 300 euro, Alaitz Andreu bilbotarrak eskuratu du “Laura, Beatriz…” lanarekin eta basauriar onenaren lana Alvaro Rabelliren “Borreroen gutiziak” izan da eta 200 euro eskuratu ditu. Sari banaketa asteartean, maiatzaren 26an egin zen Basaurinko Pozokoetxeko Kultur Etxean.