Zakurren errabiaren kontrako txerto kanpaina heldu den astean abiatuko da Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 27a, 10:04

Arantzan eta Igantzin hasiko da ekainaren 1ean eta ekainaren 18an akautuko da Etxalarren

Zakurrak errabiaren kontra txertatzeko 2009ko kanpaina abiatuko da ekainaren 1ean Bortzirietan, Julio Salinas albaittariak jakinarazi duenez. Zakurrak bi urtetik txertatu behar dira eta beraz, iaz txertatu gabe gelditu zirenak eta lau hilabete baino gehiago duten zakurrak txertatu behar dira. Zakurraren kartila eta jabearen karneta eraman beharko dira eta zakurra lotuta eraman beharko da, eta beharrezkoa den kasutan, bozalekin.

Ekainaren 1etik 3ra Arantzan eta Igantzin

Ekainaren 1ean, astelehenean, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara Arantzako Aientsa auzoko zakurrak txertatuko dira Osildeko Bordan eta arratsaldeko 16:30etik 18:30era, Eguzkialdea auzokoak anguleroan. Igantziko Irisarri auzoko zakurrak ere astelehen arratsaldeko 19:00etan txertatuko dituzte Mendibilen. Ekainaren 2an, asteartean ere Arantzan izanen da albaiteroa. Arratsaldeko 15:00etan Bordalarrea auzoan, Seroren Bordan eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara herrian, Herriko Etxeko gorapean. Ekainaren 3an, asteazkenean, Igantziko aparkalekuan izanen da albaiteroa, 15:00etatik 17:30era eta Berrizaunen 18:00etatik 19:00etara.

Ekainaren 4, 8 eta 9an Lesakan

Ekainaren 4an, ortzegunean, Lesakako baserri auzoetan ibiliko da. 15:30ean Auzoberri auzokoak hartuko ditu Tellerin, 16:30ean Zalakoak Otsunean eta 17:30etik 19:00etara Nabazkoak. Ekainaren 8 eta 9an, astelehen eta asteartean, Lesaka herrigunean emanen da txertoa, suhiltzaileen parkean, 15:30etik 19:00etara.

Ekainaren 15 eta 16an Beran

Beran, ekainaren 15 eta 16an, astelehen eta asteartean emanen da txertoa Herriko Etxean 16.00etatik 19:00etara.

Ekainaren 17 eta 18an Etxalarren

Etxalarren, azkenik, ekainaren 17 eta 18an, asteazken eta ortzegunean, plazan emanen da txertoa 16.00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun