Virginia Etxepareren kartelak iragarriko ditu Lesakako Sanfermin bestak

Aitor AROTZENA 2009ko mai. 26a, 10:22
"Egun gorriak" kartela ezkerrean eta "Nora joan da?" portadaren azala eskuinean. Biak Virginia Etxeparek eginak. TTIPI TTAPA

Programaren azalerako lehiaketa ere berak irabazi du eta kontrazalekoa Maite Odriozolak

Lesakako Sanferminak iragarriko dituen kartela Virginia Etxepare Triguerosek egindakoa da. Beraz, beretzat izanen dira lehiaketako irabazleari zuzendutako 500 euroak eta gainera, “Egun gorriak” bere lana argitaratua ikusiko du. Hori gutti balitz, programarako portada lehiaketako lehen saria ere berak eskuratu du , “Nora joan da?” lanarekin eta bertze 500 euro sakeleratuko ditu.

Kontrazal lehiaketa Maite Odriozolak

Programaren kontraazalean agertzeko Lesakako Lehen Hezkuntzako ikasleen zuzendutako marrazki lehiaketa, berriz, Tantirumairu ikastolako seigarren mailako Maite Odriozola Muxikak irabazi du. Eskola materialean erabiltzeko 300 euroko erosketa-balea izanen du.

Herritarren botuak

Kartel lehiaketara hiru lan eta azal lehiaketara bederatzi aurkeztu dira aurtengoan eta lesakarrek, beraien iritzia emateko aukera izan dute, Burniaren Etxean paratu den erakusketan edo internet bidez botua emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun