Keinu Leihoak antzerki zikloa abiatuko da larunbat arratsaldean Lesakan

ttipi-ttapa 2009ko mai. 22a, 14:12
"Errege, soldadoa eta bufoia" antzeslanean Juanen Saralegi, Ricardo Abril eta Gaizka Sarasola dira antzezle. TTIPI TTAPA

Mairu Antzerki tailerrak "Errege, soldadoa eta bufoia" eskainiko du Herriko Etxeko arkupean 20:00etan

Maiatzaren 23an, larunbat arratseko 20.00etan abiatuko dira Mairu antzerki tailerrak Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatutako Keinu Leihoak 2009 antzerki jardunaldik. Hain zuzen, Mairu antzerki tailerrak berak, "Errege, soldadoa eta bufoia" antzeslana eskainiko du ordu horretan Herriko Etxeko arkupetan. Lan honek, 2004an Bortzirietako Euskara Mankomunitateak deitutako kafe-antzerki beka deialdia irabazi zuen eta orduan taulaz taula ibili zuten Mairukoek. Orain, berriz ere Gaizka Sarasola, Rikardo Abril eta Juanen Saralegi antzesleek taularatzen duten lana ikusteko aukera izanen da.

Maiatzaren 30ean, "Txanobarragorro"

Maiatzaren 30ean, berriz, larunbat arratseko 20:30ean Azeri taldearen "Txanobarragorro" antzeslana ikusteko aukera izanen da konbentuan. Obra, duela urte pare bat aldi berean jazotako bi gertaeratan dago oinarritua: 18/98 delako epaiketa saio batean batetik eta tortura eta bortxaketagatik salaketa jarri eta identifikazio saioaren bezperako emakume preso baten testigantza bestetik.

"Patetik Kabareta" ekainaren 5ean

Ekainaren 5ean, ortziral arratseko 22:00etan, azkenik, Kili Kolo Antzerki taldeak "Patetik Kabareta" eskainiko du Arrano elkartean, aurtengo Keinu Leihoak antzerki zikloari akabaila emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun