Txoko-Txiki ipuin lehiaketako sariak banatu ditu Lesakako Tantirumairu ikastolak

ttipi-ttapa 2009ko mai. 19a, 11:31
Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketetan sarituak. TTIPI TTAPA

Hogeita hamekagarren edizioa bete du Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehiaketak

Lesakako Tantirumairu ikastolak hogeita hamekagarren aldiz antolatutako Txoko-Txiki ipuin lehiaketako sariak banatu ziren maiatzaren 15ean. Lehenik, Estitxu Arozenak gidatuta, bertso eskolako ikasleek beraien saioa burutu zuten. Segidan, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik seigarren mailara bitarteko ikasleei, hau da, 6 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzendutako lehiaketen sariak banatu ziren.

Ipuin lehiaketa

Ipuin lehiaketan, lehen mailatik hasita eta seigarren bitarte, Uxue Urroz-en “Izar polita”, Uxue Mesaren “Luai”, Olaia Telletxearen “Pinotxo”, Ganix Arrutiren “Beti Gazte Benjamin A hobena”, Haizea Etxeberriaren “Erraldoia” eta Maite Odriozolaren “Milindrix”ipuinak suertatu ziren irabazle, mailaz maila.

Ilustrazio lehiaketa

Ipuinen ilustrazio edo marrazki lehiaketan, berriz, Garazi Migeltorenaren “Rosela”, Nerea Ordokiren “Izar”, Irantzu Goienetxeren “Pitufo neska”, Andrea Lasagaren “Txiki”, Ane Otxotekoren “Estralurtar” eta Bixen Telletxearen “Xenbi” izan ziren marrazki saridunak, ttikienetatik hasi eta handienak bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun