Sanferminetako kartel eta azalaren aukeraketan parte hartu dezakete lesakarrek

ttipi-ttapa 2009ko mai. 14a, 15:43

Maiatzaren 17ra bitarte egiten ahal dute, Burdinaren Etxean edo Internet bidez

Lesakarrek aurten Sanfermin bestetako kartela eta programaren azalaren hautaketan parte hartu dezakete. Pertsona bakoitzak boto bat ematen ahal du soilik aukera bakoitzeko, kartela eta portada, edozein izanda ere boza emateko aukeratutako bidea.

Maiatzaren 17a arte

Herritarrek Burdinaren Etxean etxean dagoen erakusketara asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00tara joan eta ematen ahal dute boza edo bertzenaz, Lesakako udalaren web orrira sartu (www.lesaka.net) eta bertan ageri diren bozkatzeko fitxa betez eta kultura@lesaka.net helbide elektronikora igorriz. Bozkatzeko azken eguna maiatzaren 17a, igandea izanen da.

Hiru kartel eta bederatzi portada aukeran

Kartel lehiaketan hiru lan daude aukeran: Egun gorriak, Txintxarriaren soinua eta Zubian. Portada edo azal lehiaketara, berriz, bederatzi lan aurkeztu dira: Uztailak 6, Algara, KapitaƱa, Gure Bestak, Nora joan da?, Pintzelkadak, SF09, Marra-hutsez eta Neska-mutilak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun