Larunbat honetan erabakiko da Goma Gaineko Lauko Sokatira Txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 14a, 12:13
TTIPI TTAPA

Eskualdeko 7 talde ari dira gizon, emakume eta kadeteen mailan

Bi jardunaldi jokatu ondotik, larunbat honetan, hilak 16, jokatuko da Nafarroako Goma Gaineko Lauko Sokatira Txapelketako azken saioa. Berriozarren izanen da Eguzki Plazan –euria eginez gero, pilotaleku berrian–, 17:00etan hasita.
Aurten ere eskualdeko taldeek ez dute hutsik egin. Gizonezkoetan, 300 kiloen kategorian, Amaiur A eta B ari dira; emakumezkoetan, 265 eta 260koen mailan, Beti Gazte eta Amaiurrek talde bana dute eta kadeteetan, 295 kilokoen mailan, Basaburuako taldea dabil lehian. Apirilaren 25ean abiatu zen txapelketa Zugarramurdin eta bigarren saioa Arbizun jokatu zen maiatzaren 2an. Txapelketa bukatzeko jardunaldi baten faltan, soilik emakumezkoen 265 kilokoan dago erabakita txapela, Sakanaren alde.
Gizonezkoetan, Berriozar A da sailkapen orokorrean lehena 7 punturekin; Berriozar B bigarren, 6 punturekin; hirugarren Amaiur A, 5 punturekin eta laugarren Amaiur B, 2 punturekin.
Emakumezkoen 265 kilokoan, Sakana da lehenbizikoa, 8 punturekin; Amaiur bigarren 5,5 punturekin; hirugarren Beti Gazte 4,5 punturekin eta laugarren Berriozar 2 punturekin.
Emakumezkoen 250 kilokoen mailan, Amaiur da oraingoz nagusi, 6 punturekin; bigarren Beti Gazte 4 punturekin eta hirugarren Berriozar 2 punturekin.
Kadeteen mailan, azkenik, Basaburua doa aitzinean, 7 punturekin; bigarren Txantrea eta Andra Mari 5,5 punturekin biak eta laugarrena Putterri da, 2 punturekin.
Guztia larunbatean Berriozarren jokatuko den azken saioan erabakiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun